Irungo Udalak 2026ko Ribera Beka irabazi duten proiektuak iragarri ditu
Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkariak 2026ko Ribera Beka irabazi duten bi proiektuak aurkeztu ditu gaur. Beka honen helburua gizarte-zientzien eta artearen esparruan ikerketa-ekintzako proiektuak sustatzea da, betiere tandem formatuan lanean arituz. Aurtengo edizioan, irabazleek 11.250 euroko zuzkidura jasoko dute...









