“Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia” liburua aurkeztuko da gaur CBAn

“Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia” liburuaren aurkezpena hartuko du gaur CBA liburutegiak. Aurkezpena liburutegiko hitzaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan parte hartuko du liburuaren egileetako batek: Iñaki Lopez de Luzuriaga irundarrak. 2025 Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldia da.

“Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia”

Jean-Paul Sartrek erdi txantxetan zioen bezala, “iragana ere alda daiteke, historiagileek etengabe frogatzen dute hori”. Garai bakoitzak bere historia mota osatzen du. Garaipen politiko eta militarren epelean, estatuek iraganari buruzko beren narrazioa zabaldu izan dute, eta hezkuntzaren zein akademiaren bidez egia unibertsaltzat aurkeztu. Hori zama handia dugu oraindik, narrazio edo kontakizunaren monopolio arriskua baitago. Unai Belaustegi, Xabier Irujo eta Iñaki Lopez de Luzuriaga historialariak elkartu eta, euskaratik abiatuz, gure herriaren bilakaera historikoaren sintesia idatzi dute, era dibulgatiboan eta eguneraturik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude