Hilerokoaren zikloaren inguruko ikerketa parte-hartzailea osatzeko boluntario bila dabiltza

Ara!Gorputz Jours à Venir iparraldeko kooperatibarekin batera hilerokoaren zikloarekin zerikusia duten gaiez kolektiboki hausnartzeko prozesu batean murgildurik dago. ‘Hilerokoaren zikloaren inguruko ikerketa parte-hartzailea’ da martxan duten prozesuaren izena.

Horretarako, prozesuan parte hartzeko hilerokoa duten edo izan duten pertsonen bila ari dira. Helburua da, emakume* talde batetik abiatuz, hilerokoaren inguruan sortzen diren galderak arakatzea da, taldean interesekoak diren gaiak aztertzeko. Ostean, zientzialari-ikerlari feminista talde batek aztertuko ditu horiek.

Izen ematea

Ara!Gorputzetik adierazi duenez, ”oso kontent gaude prozesuarekin eta taldea handitzeko deia egiten ari gara”. Beraz, prozesuan parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago lortu nahi dutenek helbide hau erabili dezakete: info@aragorputz.eus

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude