El Pilar ikastetxearen sorreraren mendeurreneko ospakizunen azken txanpan dago. Larunbatean, maiatzaren 18an, Ficoban ikasle ohien bazkaria antolatu dute ospakizunekin jarraitzeko. Bazkaria Ficoban egingo da eta aurreikuspenen arabera 600 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte bertan. Izena emateko epea ordea, itxita dago jada.
Bazkariaz gain, goizean zehar bestelako ekintzak ere egingo dira. Goizeko 10:30etatik aurrera era 12:30ak bitarte ikastetxeko ateak irekiko dira nahi duten ikasle ohi guztiek bisita egiteko eta argazki erakusketa ikusteko aukera izan dezaten.
13:00etatik 14:00etara aperitiboa hasiko da Ficoban. Bazkaria berriz, 14.00etan hasiko da eta 18:30ak arte luzatuko da. Bazkaria amaitzerakoan, musika eta taberna zerbitzua egongo dira ere. Ekitaldia 18 urtetik gorakoentzat izango da bakarrik.