Erroibide saskibaloi taldeak 3X3 txapelketa antolatu du Arbeseko Jaietarako

Aurten, Irungo Erroibide saskibaloi taldea Arbeseko jaietan parte hartuko du, 3X3 saskibaloi txapelketa antolatuz. Txapelketa Nagore Lafagge plazan izango da, irailaren 3an eta 4an.

Izen-emateak zabalik daude jada, eta izena emateko Erroibide klubaren webguneko inprimakia bete behar da. Taldearen izena emateak 15 euroko kostua du.

Txapelketak lau kategoria izango ditu bai emakumezkoetan eta gizonezkoetan: haur, kadete, junior eta senior. Taldeek gutxienez hiru eta gehienez lau kide izan beharko dituzte. Kategoria bakoitzeko hainbat sari egongo dira.

Txapelketan izena eman ahal izateko webguneko inprimakia betetzeaz gainera, ordainketaren egiaztagiria posta elektronikoz bidali beharko da. Mezuaren kontzeptuan 3X3 eta taldearen izena agertu beharko da. Eskatutako dokumentazioa helbide honetara bidali behar da: areatecnica@erroibide.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude