“Berdintasuna eskutik eskura” izeneko bideoa sortu dute Irungo ikastetxe ia guztiak M8aren harira. Bideoan berdintasunaren lekukoa ikusten da hiriko ikastetxeetan barrena bidaiatzen, M8aren mezu nagusiaren berri emateko: «Egunero behar luke martxoaren 8a izan, gora borroka feminista». Esteka honetan ikusi daiteke prestatutako bideoa.
Proiektu hau Irungo Udaleko Hezkidetza Mahaiak antolatu du. Bertan parte hartzen dute eskola-maila guztietako ikastetxeek, Berritzeguneak eta Berdintasun, Hezkuntza eta Gazteria arloetako zenbait teknikarik. Irungo Udaleko Hezkidetza Mahaia 2019an jarri zen abian, gizartea eredu berdinzale baterantz eraldatzen lagunduko zuten programak eta ekimenak modu koordinatuan sustatzeko.
Zehazki, eskola hauek hartzen dute parte mahaian: Belaskoenea HLHI, Bidasoa LHII, Dunboa HLHI, Eguzkitza HLHI, Eguzkitza BHI, Elatzeta HLHI, Hirubide BHI, Irungo La Salle, Lekaenea HLHI, Mendibil Formakuntza, Pío Baroja BHI, Plaiaundi LHII, San Vicente de Paul, Toki Alai BHI, Toki Alai HLHI, Txingudi BHI, Txingudi HLHI