Zabalik dago Bienabe Artia kaleko aparkalekua, toki gehiagorekin eta zuhaitz gehiagok inguratuta

Gaur goizean, Irungo Udalak jakinarazi du zertan diren Bienabe Artia kalearen eta Gazteluzahar ibilbidearen arteko bidegurutzeko aparkalekua handitzeko lanak. Auzotarren eskariz egiten ari dira, eta helburua da aparkatzeko 21 toki zeuden lekuan 40 sortzea guztira; hau da, aparkatzeko tokien kopurua ia bikoiztuko da.

Lanak bi fasetan banatu dira, aparkalekua handitzeko 1. faseko lanak egin bitartean 2. fasean ukituko den eremua erabili ahal izateko. “Lanak gorabehera auzotarrek tokiren batzuk erabili ahal izan zitzaten saiatu gara. Lanak ia bukatu dira, eta, auzotarrek eskatu zigutenez, aparkatzeko aukera gehiago izango ditugu inguruan. Aldi berean, zuhaitz gehiago izango ditugu“, azaldu du Cristina Labordak.

Obren deskribapena

Bertan dagoen aparkalekua antolatu eta zabaltzea da jarduketaren helburu nagusia, oinezkoentzako sarbide egokiak emanez. Azpiegiturei dagokienez, aparkalekuak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren jarduketak egikaritu dira; kasu honetan, argiei eta euri-uren saneamenduari dagozkien azpiegiturak egokitu dira. Bestalde, aparkalekuaren konfigurazio berriarekin horma batzuk eraikitzea ekarriko du, koten eta lursailaren arteko aldeak gainditzeko. Aparkalekuak baterian ezarri dira, sarreraren  erreiaren bi aldeetan.

Aparkalekurako oinezkoak Gazteluzar kaletik sartu ahalko dira arrapala baten bidez, edo Jose Mari Iparragirre kaletik, eskailera-tarte batzuen bidez. Azken sarrera hori eskailerekin egiteko, hormigoizko hormak eraiki beharko dira, eremu horretako ezpondak gainditzeko.

Ostegun honetatik aurrera, zabalik egongo da aparkalekua. Hala ere, datozen egunotan, erremate lan batzuk egin beharko dira oraindik, hala nola argiztapen eta lorezaintza lanak eta oinezkoentzako sarreran eskudel eta barandak jartzeko lanak, eta, beraz, sarrera hori egokitzen bukatu bitartean, parkingaren goialdean Gazteluzahar ibilbidearen ondoan dagoen sarrera erabili beharko da, parkingeko sarrera nagusiaz beraz gain.

40 zuhaitz berri baino gehiago auzoan

Lorategi eta zuhaitzei dagokienez, udal teknikariek azterketa egin, eta lanen 1. fasean ukitutako eremuko berdegunean zeuden zuhaitz guztiak birlandatu dira (guztira, sei ale), Gazteluzahar ibilbidearen ondoan, aparkalekutik metro gutxira. Era berean, perimetroaren beste muturreko lau lizartik hiru zutik utziko dira. Bestalde, berriki, 42 ale berri landatu dira Artian (batzuk, aparkalekutik oso gertu), aurten hiri osoan ehundik gora ale landatzeko kanpaina baten barruan.

Proiektua Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaio, 209.921,28 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 4 hilabeteko egikaritze epearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude