Txarangek Irun erdialdeko kaleak hartuko dituzte larunbatean

Larunbat honetan, irailaren 14an, Irunen Txaranga Eguna ospatuko da. Bost txarangek bere musikarekin hiriko hainbat kale animatuko dituzte, bai goizez bai arratsaldez. Hauek egingo duten ibilaldia hurrengoa izango da: Zabaltza plaza, Luis Mariano, San Juan plaza, Urdanibia plaza.

Guztira, 5 dira txaranga parte-hartzaileak eta egun osoan zehar emanaldiak eskainiko dituzte. Goizean Los Perolas 11:00etatik 13:00etara  eta Burrunba Elektrotxaranga 11:30etik 13:00etara. Arratsaldean berriz, Peña Poteo 18:00etatik 20:30era, Gauerdi 19:00etatik 21:00etara  eta Los Trankilos 19:30etik 21:30era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude