2013an sortutako Peña Poteo txarangak urriaren 7an ospatuko du bere 10. urteurrena. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta guzti.
Ekintzak goizeko 12:00etan hasiko dira Peña Poteo txarangarekin eta Sestaoko “El Despiste” fanfarriarekin. Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria hasiko da eta bertan parte hartzeko tiketak “El Muro” tabernan salgai daude. Bazkaria Irungo Atsegiñan egingo da eta 20 euroko prezioa izango du.
Arratsaldeko 17:30etik aurrera Iruñeko “Mutil Gazteak” txarangaren txanda izango da. 20:00etan “Strapalucio” txarangak erreleboa hartuko du. Azkenik, 23:30etik aurrera “Fugitivos” txarangarekin amaituko dira ospakizunak.