Vómito eta Anti-Regimen taldeek 40. urteurrena ospatzeko bira antolatu dute

2024. urtean 40. urte beteko dira Vómito Social, beranduago Vómito, eta Anti-Regimen taldeen sorreratik. Horregatik, taldeek urtebete iraungo duen bira antolatu dute, hilero kontzertu bana emanez. Bira Tolosako Bonberenea aretoan hasiko da 2024ko martxoaren 23an.Gainera, biran zehar kontzertu ezberdinak grabatuko dira, biraren oroitzapen disko bat kaleratzeko asmoz.

1984. urtea zen Vómito Socia eta Anti-Regimen taldeak Irungo eszenara buru belarri iritsi zirenean, 1984 urteko martxoan hain zuzen ere. Udaberriari ongi etorria emateko, mugaldeko hiriko Mendibileko parkean ospatu zen kontzertuan. Inor epel utzi ez zuen haien izaera gazte eta menderakaitza, bai haien hitzengatik, bai musika tresnak jotzeko gaitasun eskasarengatik.Baina azken hau ez zitzaien askorik axola, haien helburu nagusia ongi pasatzea baitzen, aldi berean mezu zuzen eta eraginkorra emanez.Gutxinaka eta oztopoak gainditzen haien lekua egin zuten Euskal Herriko eta beranduago estatuko punk eszenan.

40 urte iragan dira jada hasiera basati eta bihoztun hortaz, haien bide luze eta gorabeheratsuan kontzertu anitz eta grabaketa sorta ederra utzirik. Baita momentu txarrak ere, Victor, Vómito taldeko abeslari karismadun edo duela urte gutxi Txema, Anti-Regimen taldeko lehen bateriaren galerekin.

2024. urtean, haien 40. urtemuga ospatzea erabakidute eta horretarako urte bat iraungo duen bira batean murgilduko dira, hilero kontzertu bana emanez. Birak Madril, Bartzelona, Zaragoza, Santander, Lizarra, Bilbo, Gasteiz, Uztaritze, Donostia, Tolosa edo Irunera eramango ditu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude