Txotxongiloak protagonista izango dira Alai Txoko parkean ostiralean Girabirari esker

Abuztuaren 29an, ostiralean, egingo da Girabira programaren 11. edizioko bigarren saioa. Hitzordua Alai Txoko parkean izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 17:00etatik 19:00etara Aitor Espie eta Jon Sáenz del Castillok gidatutako sormen tailerrak izango dira. 19:00etatik 20:00etara, berriz, “Alaia Galtzagorria” emanaldia Ostomila txotxongilo taldearen eskutik.

Girabira Irungo parkeetan barrena antolatutako ibilbide bat da, gaikako jardunaldiak antolatuz hiria beste modu batean ezagutarazteko sortua, eta, programaren ekitaldi bakoitzean, ikuskizunak, tailerrak eta piknika antolatzen dira hiriko parke batean. Bada, “Musika, parkeak, ekin!” lelopean berriro ere, 2025erako aukeratutako gaiak clowna, txotxongiloa eta dantza dira, baita, beti bezala, Txikimusika ere.

17:00etatik 19:00etara tailerren txanda izango da. Aitor Espiek eta Jon Sáenz del Castillok txotxongiloak sortzeko bi tailer emango dituzte parkera joaten diren familientzat. Tailerrak dohainik izango dira, eta interesdunek ez dute aurrez izena eman beharrik izango. Hori bai, adingabeek heldu batekin parte hartu beharko dute.

19:00etatik 20:00eta antzerkiaz gozatu ahalko da. Ostomila Txotxongilo Taldea konpainia irundarrak “Alaia galtzagorria” obra emango du, publikoa Euskal Herriko izaki mitologikoen eta tradizioen mundu magikoan murgiltzeko: zuzeneko musikaren laguntzarekin, fantasia bizirik dagoen garai eta leku batera eramango du.

Parkeak biziberrituz

Girabira jardunaldien helburuetako bat espazio publikoa erabiltzea denez, sustatzaileek mantak eta toallak eramatera animatzen dituzte parte hartzaileak, parkean piknik bat egiteko tailerrez eta zirku ikuskizunaz gozatzen duten bitartean.

Hurrengo hitzorduak

11. edizioa itxi aurretik, Girabirak bi saio gehiago izango ditu. Azkenaurrekoa, irailaren 27an izango da, Antzaran parkean, Pinudin 17:30etik 19:30era. Dantza izango da hirugarren saio honen ardatza. Azkena, Mendibil parkean egingo da urriaren 12an, 12:30etik 14:30era, urriaren 12an, igandean. Kasu honetan, Girabiraren itxiera ekitaldi guztietan bezala, Txikimusika jardunaldia antolatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude