Girabiraren denboraldiko bigarren saioa zirkuan zentratuko da, irailaren 1ean, igandean Alai Txoko parkea beteko duena. Parte-hartzaileek malabareetan eta orekan trebatzeko aukera izango dute. Hilabete lehenago egindako lehen saioan magia izan zen denboraldiko lehen saioko protagonista. Gaur aurkeztu dituzte bigarren hitzorduaren xehetasunak parke horretan bertan Irungo Udaleko Kultura ordezkari Nuria Alzagak eta Txikis del Bidasoa elkarteko kideek.
Girabira Irungo parkeetan barrena ibiltzen da, jardunaldi tematikoen bidez hiria hobeto ezagutzera emateko, eta, ekitaldi bakoitzean, emanaldiak, tailerrak eta piknika izaten dira, hiriko parkeetan. 2024an, “Musika, parkeak, ekin!” lelopean berriro ere, aukeratutako gaiak magia, zirkua, natura eta, ohi bezala, Txikimusika dira.
Kulturako ordezkariak adierazi duenez, “ez da harritzekoa jardunaldien lehenengo geldialdiak arrakasta izan izana. Programak hamar urte bete ditu dagoeneko, eta oso errotuta dago Irungo familien artean. Udalaren apustu sendo bat ere bada, baina Txikis del Bidasoa elkartearen laguntzarik gabe ezingo genuke aurrera atera, dena ematen baitu hitzordu bakoitzak arrakasta izan dezan, parte hartzaileek helarazten digutenez”.
Hona hemen igande honetarako programazio zehatza, zirkua dela ardatz nagusia:
17:00etan, jardunaldiaren hasiera: hiru tailer
- Malabarak: parte hartzaileek malabar moten hastapenak (diaboloa, pilotak, zapiak…) ikasteko gune bat
- Zirkumotrizitatea: parte hartzaileek beren psikomotrizitatea garatzeko aukera, biraka eta arrastaka ibiltzeko zirkuitu batean
- Sormen tailerra, Artean Espazioak dinamizatuta
Nahi duen orok parte ahalko du tailerretan, izena eman beharrik gabe.
19:00etan, zirku ikuskizuna
niMú konpainiak “Pausa” emango du, zirkua eta dantza bat egiten dituen ikuskizun bat, 45 minutukoa, familia osoarentzat.
Bestalde, Girabira jardunaldien helburuetako bat espazio publikoa erabiltzea denez, sustatzaileek mantak eta toallak eramatera animatu dituzte parte hartzaileak, parkean piknik bat egiteko tailerrez eta zirku ikuskizunaz gozatzen duten bitartean.
Hurrengo hitzordua
Irailaren 22an, igandean, Girabira Natura egingo da Sorozarreta parkean12:30etik 16:30era.
Urriaren 13an, igandean, berriz, Girabira programaren X. Edizioa itxiko duen Txikimusika ekintza egingo da. Agur ekitaldi hau Mendibil parkean egingo da 12:30etik 16:30era.



