Antxeta Irratiak Irungo sutearen 89. urteurrena oroitarazteko ekitaldiak antolatu ditu

Aurten, irailaren 4an, 89 urte beteko dira Irun suntsitu zuen sute handia gertatu zenetik. Antxeta Irratiak, gertakari honen oroimena bizirik mantendu nahian, gertakariarekin loturiko ekitaldiak antolatu ditu. Avenida zubia irailaren 2tik 7ra argazki erakusketa egin dute, zubiaren historia laburbiltzeko. Bestetik, aste osoan zehar deserriarekin loturiko podcastak hedatuko dituzte.

Tropa frankistek Irun erre zutenetik 89 urte beteko diren honetan, historiako momentu ezberdinetan, gaur egun barne, Avenida zubiak izan duen rola oroitzeko erakusketa antolatu dute. Horrela, Avenida zubia zatiketa elkartasun bilakatzen duen zubia dela oroitarazi nahi dute.

Erakusketa irailaren 2tik 7ra bisitatu ahalko da Avenida Zubian. Gainera, aste horretan bertan, arratsaldero 17:00etan deserriratuen memoriaren podcastak hedatuko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude