Garaipenek ihes egin dute errugbi ligaren hasierako partiduetan

 

Argazkia: Emakumezkoen partida (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba, Celia Fernández).

Txingudi Errugbi klubeko taldeek garaipenik gabe amaitu dute ligako lehen jardunaldia. Emakumezkoen taldeak, Zaisa Txingudik eta Txingudi/Bera Berak porrota topatu dute denboraldiko lehen lehiaketetan. Hondarribia Beach topaketak berriz, 400 haur bildu ditu Hondarribiko hondartzan egindako topaketan.

Emakumezkoen taldea

Gertu izan du garaipena Biok Txingudik. 21 eta 18 irabazi du Elorrio/Urgozok emakumezkoen Euskal ligako lehenengo jardunaldian. Bizkaitarrak pasa den urtean egin zuten debuta bigarren mailan eta aurrelariekin kontaktura ondo jokatzen duten multzoa direla argi erakutsi zuten. Aurten, ildo beretik doaz, baina Txingudiko neskek aurre egin diote azken unera arte. Onintza Burguera eta Lea Etxebarrieta izan dira entsegugileak eta Enara Arrutik bi zigor kolpe eta eraldaketa bat sartu ditu.

Mugakoen hamabostekoa jokalari hauek osatu dute: Lucia Duran, Yaiza Garcia, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Maier Aia, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Gaia Morris, Naroa de la Fuente, Onintza Burguera, Laida Rodriguez eta Luma Altube. Lupe Pescador, Irati Lazkano eta Maddi Garmendiak aulkian hasi dute partida.

 

Gizonezkoen taldea

Zaisa Txingudik jokalari gazte berri asko aurki dituzte aurrean La Unica Bri egindako bisitan. Hasiera parekatua izan bada ere, lehenengo zatiaren erdialdean Xabi Sánchezek jasotako aldi baterako kaleratzetik aurrera, animoek behera egin diete. Iruindarrek aldea egitea lortu dute lehenengo zatian eta gipuzkoarren erantzuna ez da bigarren zatira arte iritsi. Hector Pescador, entsegu batekin, eta Adur Manterola, zigor kolpe bat eta eraldaketarekin, izan dira puntu egileak.

Iñigo Camareroren hasierako hamabostekoan Aritz Rodriguez, Odei Alonso, Hodei Guerrero, Xabi Sanchez, Jenö Kocsis, Iker Tejero, Asier Gonzalez, Hector Pescador, Ioritz Franco, Adur Manterola, Andoni Quiñones, Carlos Lora, Alberto Roblreda, Unax Dominguez eta Ekain Hiribarren izan dira. Unai Canok, Jon Sanchezek, Lander Vielbak eta Iñaki Lantxok ere jokatu dute.

 

18 urte azpikoak

Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak ez du denboraldia ondo hasi. Gernika/Arratiko/Urgozo taldeen bazkundearen aurka 7 eta 33 galdu zuten Plaiaundin.

 

Hondarribiako beach topaketa

Ia 400 haur bildu dira Hondarribiako hondartzan Gipuzkoako Errugbi  Federakuntzak eta Txingudi Errugbi Taldeak antolaturiko jardunaldian. Klubetik, topaketa arrakasta handia izan dela baloratu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude