Zaisa Txingudik Atletico San Sebastianen aurka denboraldiaurrean landutakoa erakutsi beharko du larunbatean

 

Argazkia (F. de la Hera): Zaisa Txingudi eta Atletico San Sebastianen arteko partida 2020-21 denboraldian

Iñigo Camareroren mutilei azkeneko hilabete eta erdiko entrenamenduetan landutakoa zelaian erakusteko ordua iritsi zaie. Lehen aurkaria Atletico San Sebastian izango da, Plaiaundi bisitatuko duena larunbatean 16:00etatik aurrera. Bi taldeek Jose Luis Peña “Toci” kopa izango dute jokoan. Donostiarrek Bidasoan jokatu zuten azkenengo partida alde nabarmenarekin irabazi zuten, 8 eta 55 emaitzarekin pasa den denboraldiko igoera play-offean.

Etxetik urrun, aldiz, arituko dira Txingudiren gazte taldeak. 18 urtez azpikoak, aurten Bera Berarekin taldea osatuko dutenak, Zarautzen jokatuko dute bertako taldearen aurka larunbatean 16:30ean.

Larunbatean ere, baina 12:15ean, Ordiziako Altamiran Goierriko taldeak, Txingudi-Baztanek eta Valladolideko El Salvadorrek entrenamendu bat partekatuko dute. Gaztela eta Leongo taldea seigarren amaitu zuen Espainiako txapelketan eta estatuko harrobirik indartsuenen artean dago, hortaz Keoma Pacheco eta Peio Castellanoren neska-mutilek asko ikasteko aukera izango dute.

Euskadiko selekzioren topaketa

Pasa den astelehenean, 16 urtez azpiko Euskal selekzioaren topaketa izan zen Zarautzen eta, oraingoan, Txingudik bi ordezkari izan ditu, Aritz Arrieta eta Ewan Little. Selekzioak topaketa ezberdinak egingo ditu denboraldi honetako txapelketak jokatuko dituen multzoa zehaztu arte.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude