Martindozenea Gaztelekuak otsaileko programazioa aurkeztu du. Ohiko moduan, astelehenetan gaztelekua itxita egongo da, baina asteko gainontzeko egunetan hiriko gazteentzako ekintzak antolatuko dira.
Otsaileko astearte guztietan brikolaje tailerrak egingo dira. Asteazkenetan, berriz, kirol arratsaldeak antolatuko dituzte. Ostegunetan, sukaldaritza errezetak landuko dituzte. Zehazki, otsailaren 2an gosari osasungarria, otsailaren 9an corn dogs, otsailaren 16an tarta eta otsailaren 23an hummus eta guakamolea prestatzen ikasteko aukera izango dute gazteek.
Bestetik, otsailean zehar bestelako ekintzak antolatu dira. Esaterako, otsailaren 3an, ostiralean, maitasun mezuak idatziko dituzte eta otsailaren 4an, larunbatean, hipikara irteera egingo da. Otsailaren 10erako, ostiralerako, air hockey txapelketa antolatu dute eta otsailaren 11n, larunbatean, txokolatezko fruta kaxa prestatuko dute. Otsailaren 17an, osiralarekin, Topagunea egingo dute eta otsailaren 18, larunbatean, Inauteriak direla eta Martindozenea Gaztelekua itxita egongo da. Hilabeteko azken ostegunarekin batera, otsailaren 24an Asexora-T tailerra egingo da eta, azkenik, otsailaren 25ean, larunbatean Inmakulada egoitzan mural bat margotuko da.
Otsailean gaztelekuan egingo diren ekintzen inguruko informazio osagarria nahi dutenek Gazteartean webgunea kontsultatu dezakete. Gainera, 681 946 798 telefono-zenbakira Whatsap bidez idatziz edo Instagrameko @gazteleku_irun profila kontsultatuz informazio osagarria lortu daiteke.