Zaisa Txingudi igoera play-offera sailkatu da

Partida galdu badute ere, lortutako bonus puntuak denboraldiko helburua lortzeko balio die

Zaisa Txingudi igoera play-offera sailkatu da, partidua galdu arren. Lortutako bonus puntuak denboraldiko helburua lortzeko aukera eman die.

Txingudik zelairatu duen hamabostekoa hau izan da: Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Joao Costa, Jon Mediavilla, Jenö Kocsis, Carlos Lora, Peio Castellano, Asier González, “Lutxo” Echevarria, Urko Genua, Mikel Genua, Teo Arruti, Javi Boes, Erlaitz Ayuela eta Ekain Hiribarren. Aulkian Jon Sanchez, Asier Amigo, Ramon Bergua, Imanol Aizpurua eta Carlos Perez hasi dira.

Txingudi goiz jarri da aurretik markagailuan Ekain Hiribarrenek bihurtutako bi zigor kolperen bitartez. 20.minutuan, Joao Costak mugakoen lehenengo entsegua lortu du (0-11). Plakaketetan fin ibili dira Camarero eta Lasaren mutilak, baina lehen zatiko amaieran indarrek behera egin diete eta Nerbioik aldea murriztu du entsegu batekin (5-11).

Bigarren zatian berdintasun osoa mantendu da eta markagailua 75. minutura arte ez da mugitu, Nerbioik bigarren marka lortu duenean (10-11). Segidan, ia zelai erditik ostikatutako zigor golpe batekin, aurrea hartu dute etxekoek (13-11).

Azkeneko baloiak ez ditu aprobetxatu Txingudik markagailua iraultzeko eta garaipena Bilbon geratu da. Hala ere, lortutako bonus puntuak sailkapeneko bigarren postua eta, ondorioz, igoera play-offa jokatzeko eskubidea gauzatu du Txingudik.

Gazte taldeak, gazi-gozo
 
Txingudi errugbi taldearen sub 14, 16 eta 18 taldeek garaipen bat eta bi porrot jaso dituzte gaur ere. Gazteenak, nabarmen irabazi dute Eibarren Danon Arteanen aurka. Sub 16ak, aldiz, porrot gogorra jaso dute Elorrioren etxean (43-17) eta sub 18ek gutxigatik galdu dute Arrasaten. Azkenik, emakumezkoen taldearen partida atzeratu da, hortaz, Aizpurua eta Gamindezen neskek etxean debuta egiteko itxaron beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude