Zaisa Txingudik bi aste barru Amurrion izango du denboraldia salbatzeko azken aukera

Garaipen gazi-gozoa lortu dute asteburu honetanTxingudikoek, baina nahi zuten jokoa egin gabe

Argazkia (Laura Selgas): Senior taldearen partiduko alboko sake bat

Bidasoarrak Zarautz B/Beltzak baino indartsuago atera ziren eta segituan lortu zuten baloiaren jabetza mantentzea. Hala ere, gehiegi erlaxatu ziren eta defentsan zigor-kolpeak gero eta ugariagoak izan ziren eta baloi anitz galdu zituzten erasoan. Hala ere, metroak irabazi eta jokaldiak aurrera eramatearen poderioz, puntuak gehitzen joan ziren etxekoak.

7. minutuan, Joao Costaren entseguarekin eta Adur Manterolaren eraldaketarekin, aurrea hartu zuten (7-0). Kanpoko taldea ez zen kikildu eta erasora joan ziren aldea murriztu nahian. Entsegurik lortu ez bazuten ere, zigor kolpe baten bidez gerturatu ziren markagailuan 11. minutuan (7-3).

Lehenengo zatiaren erdialderantz, Camarero eta Lasaren mutilek kontrola berriz eskuratu zuten eta 12 puntu gehiago gehitu zuten 2 entsegu (Carlos Lora eta Javi Boes) eta eraldaketa bat lortuz (Adur Manterola). Atsedenaldira iritsi baino lehen, Lasarte-Oriako taldeak beste zigor kolpe bat eraldatu zuen 19 eta 6koa ipiniz markagailuan.

Bigarren zatiko aldaketek kontzentrazioa hobetzen lagundu zuten eta aldea gero eta gehiago handitzen joan zen. Honela, “Lutxo” Echevarría, Ramón Berguá eta Teo Arrutiaren entseguak (49, 54 eta 57 minutuetan) eta Ekain Hiribarren eta Adur Manterolaren eraldaketekin (50 eta 58 minutuetan) 38 eta 6ko emaitza lortu zuten.

Bitartean, Zarautz B/Beltzak jokalariak galtzen joan zen lesioak zirela-eta eta 60. minutuan, epaileak amaitutzat eman zuen norgehiagoka.

Zaisa Txingudiren aldetik Jon Sanchez, Aitor Asurmendi, Joao Costa, Jon Mediavilla, Imanol Aizpurua, Peio Castellano, Carlos Lora (kapitaina), Asier Gonzalez, Ioritz Franco, “Lutxo” Echevarria, Erlaitz Ayuela, Teo Arruti, Javi Boes, Ekain Hiribarren eta Adur Manterola aritu ziren. Aulkian Asier Amigo, Ramon Bergua, Alberto Robleda, Carlos Perez, Mikel Genua, Xabier Sanchez eta Jenö Kocsis atera ziren.

Eginbeharrekoa bete bazuen ere, gaur Gaztedi Bk Iruñaren aurkako bonus puntuak igoera play-offera sailkapen matematikoa ezeztatu dio Zaisa Txingudiri. Mugakoek azkeneko aukera izango dute sailkatzeko bi aste barru Amurrion Nerbioiren aurkako partidan. Puntu bakarra behar dute denboraldiko helburua lortzeko, baina Iñigo Camarero eta Alejandro Lasak bere jokalarian garaipena lortzeko prestatuko dituzte datozen egunetan.

Sub 16 eta sub 18 taldeek gutxigatik galdu zuten, sub 14ak nabarmen irabazi

Txingudiren beste taldeei dagokionez, gazi-gozoa izan zen ere jardunaldia.

Sub 18ek Mungian jokatu zuten Zarautz/Beltzak multzoko liderraren aurka. Lan nabarmena egin bazuten ere, markagailuan atzetik joan ziren momentu oro 0 eta 19ko aldea lortzera iritsiz.

Amaierarako hogei minutu falta zirela, Txingudi/Uribealdeak puntuak gehitzen hasi zen (7-19), baina ezertarako ez zien balio izan bisitariek segituan aldendu baitzen berriro (7-26). Azkenengo hamar minutuetako erreakzioarekin, gutxienez, bonus puntu bat lotzea eskuratu zuten Txingudiko gazteek (19-26).

Sub 16ak Baztanen antzeko emaitza lortu zuten Bera Bera/Baztanen aurka. Etxekoek 10 puntuko abantaila eskuratu zuten lehenengo minutuetan, baina Txingudik erantzuten jakin zuten entsegu bat eta eraldaketa bat lortuz atsedenaldia baino lehen (10-7).

Bigarren zatiaren 9.minutuan, markagailuan aurreratu ziren Niko Garzonen entsegu batekin (10-12).

Hala ere, etxekoen jarraitutasunak mugakoen defentsa zulatzea lortu zuen 51 eta 56. minutuetan (22-12). Azkenengo jokaldietan, markagailuan azkenengo aldiz gerturatzea lortu zuten Aimar Echevesteren entsegu baten bidez (22-17).

Azkenik, sub 14ek nabarmen irabazi zuten Gaztedi Bren aurka. Denboraldiak aurrera egin ahala, argi nabaritzen da gazteek izandako garapena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude