Irungo Udalak jakinarazten du gaur, hilak 20, Solas Jolas programan parte hartzeko aurreinskripzioa egin duten haurren behin-behineko zerrendak argitaratu direla. Udalekuetarako onartuen eta ez-onartuen zerrendak udalaren webgunean edo 943505152 telefonoan kontsulta daitezke.
Erreklamazioak egiteko epea gaurtik hasita eta ostiral arte (martxoak 24) egongo da irekita; besteak beste, denbora tarte horretan aukera emango da udalak jasotako informazioa zuzena den egiaztatzeko eta beharko balitz, aldaketak egitea eskatzeko.
Epe hori amaitu ostean, martxoaren 31n plazaratuko dira behin betiko zerrendak.
Ondoren, apirilaren 4an, inskripzioak egiteko hitzorduak erabakiko dituen zozketa egingo da 12:00etan, eta emaitza 15:00etan emango dute argitara. Zozketa horrek erabakiko du nork duen lehen hitzordua, eta ondorengo hurrenkera errespetatuz, eskainitako plazetan izena ematen joango dira interesdunak apirilaren 17tik 28ra bitartean, plazak bete ahala aukerak murriztuz.
Solas Jolas Programa Solas-Jolas programa uztailean eta abuztuan burutzen diren udaleku irekiak dira, ekintza ludikoen bidez euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetzeko. Elkarguneetan egiten dituzten jarduerez gain tailer, txango eta aisiako ekimen ugari antolatzen dira.