Dark Red Teamen erakusketa Kabigorrin ikusgai egongo da otsailaren 17ra arte

Dark Red Team 2012tik gaueko argazkilaritzan eta Light Paintingean, argiarekin margotzean, espezializatutako argazki elkartea da. Modalitate honetatik hasita, tresna berriak eta estilo propioa garatzen joan dira, eta horrek erreferente izatera eraman ditu nazio mailan zein nazioartean. Elkarrizketa otsailaren 17ra arte bisitatu ahalko da Kabigorrin. Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik itxiera arte bisitatu ahalko da erakusketa.

Argazki-modalitate honetako hitzaldi ugaritara gonbidatu dituzte hizlari gisa, Madril, Asturias, Nafarroa, Galizia, Valentzia, baita argazkilaritza tailerrak emateko ere. Erakusketan ikusgai dagoen bilduman urte horietan guztietan egindako lanen laburpena ikusi daiteke. Kontuan izan behar da erakusketako argazki guztiak plano bakarrean ateratakoak direla, inongo inongo ediziorik gabe, hau da, kameratik ateratzen diren bezalaxe daudela.

Argitzeko argi iturriak soilik erabili diren irudiak dira, irudimen handia ere bai, eta prestaketa lan handia elkartea osatzen duten guztiontzat. Emaitza hauek lortzeko, sortu nahi zen irudia lortzeko prestaketa eta proba ordu asko behar izan dira.

Erakusketaren bitartez argazkilaritza mota hau jendearen artean ezagutarazi nahi dute. Batez ere, elkartearen jarduera Irunen ezagun egin nahi dute, elkarteak bertan baitu egoitza.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude