Abendu hasiera Irungo gazteentzako aisialdi proposamenez beterik dator

Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako Gaztelekuak eta GazteARTEan Konekta zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutako jardueren programazio zabalarekin abiatuko  dute abenduan.

Hilabete osoan, irundar gazteek aisialdiko eta denbora libreko jarduera-eskaintza erakargarria izango dute, baita aire zabaleko kirol-jarduerak ere. Tartean, sukaldaritza klase bat, Lettering edo hitzak marrazten ikasteko saio bat edo origami tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.

Gainera, Martindozeneko Gaztelekuak bi gune izango ditu ikasturte  honetan ere adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero Gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, irundar gazteentzat proposamen interesgarriak sortu eta gara ditzaten.

Ondoren, bi Gaztelekuen jarduera-programa eta Martindozenea Gaztelekuko lehenengo solairuan 15-18 urtekoentzat dagoen espazioko eta 16-18 urtekoen espazioko programazioa ikusiko duzue.

Izen-ematea

Jarduera gehienak doakoak izango dira,  eta izena emateko, Gaztelekuetara berrtara joan, edo gazteleku@irun.org posta elektronikoaren bidez egin, edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefonora mezu bat idatziz.

Ordutegia

Artiako eta Martindozeneko gaztelekuak: Astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

15-18 urtekoen espazioa: Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude