Greba Feminista Orokorrarekin loturiko informazio garrantzitsua

Greba Feminista Orokorra deitua dago biharko, azaroaren 30erako. Horrela, eskualdeko manifestazioa Hondarribian hasiko da. 17:30ean Mendelu auzoko biribilgunean hasiko da manifestazioa eta Irungo norabidea hartuko du San Juan plazan bukatu arte. Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba egingo da.

Trafiko mozketak

Graba Feminista Orokorrak trafiko aldaketak eragingo ditu hirian manifestazioa iraun bitartea.

Mendeluko biribilgunetik, Hondarribia etorbidetik, Zubiaurre kaletik, geltokiaren kaletik, Colon pasealekutik, Foru kaletik, Kale Nagusitik eta San Juan plazaraino doan zatia moztuta egongo da 17:00etatik 20:00etara  gutxi gorabehera.

Ordu-tarte horretan bertan, trafiko-mozketa hauek aurreikusten dira:

Erdigunerako sarbidean, Xubi Muxuko biribilgunetik Nafarroa etorbidearen hasieraraino, Sarasate kalearekiko bidegurutzean (Arbelaiz jauregia).

– Iparralde etorbidetik Colon pasealekurako sarbidean.

– Gipuzkoa etorbiderako sarbidean, Olibondoen biribilgunetik (gasolina-estazioa).

– Pasionistetatik Anaka kalerako sarbidean, Geltoki kalearekiko bidegurutzea eta, azkenik, Letxumborro hiribideko jaitsiera, Gibelanakako biribilgunetik Frantziarako norabidean.

Manifestazioaren egunari begira, Udaltzaingoak adierazi du bide alternatiboak seinaleztatzeko kartelak jarriko direla gaur. Gainera, Udaltzaingoak Ertzaintzarekin koordinatuta lan egingo du, saihesbidetik Hondarribirako sarbidea bermatzeko eta Mendelutik (Hondarribia) Letxunborro hiribiderako bidea bermatzeko, Bentarako norabidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude