Ainhoa Martinek irabazi du Gabonetako Nazioarteko Trofeoa

Urtero bezala, aurten Ordizian Gabonetako Nazioarteko Trofeoa jokatzearekin itxi zen Bidasoa XXIen urtea. Ainhoa Martin izan zen emakumezkoen protagonista nagusia 200 estiloetako markari esker. Ainhoak, proba honetan garaile izateaz gain, 100 brazan ere irabazi zuen. Gizonezkoetan bi garaile izan ziren: Iker Soto 100 tximeleta estiloan eta Asier Iguiñiz 100 estiloetan.

Markei dagokienez, Oier Eizaguirrek 100 braza eta 50 brazan lortutako 15 urteko Klubeko bi errekorrak nabarmendu behar dira. Nabarmentzekoa da, halaber, Nora del Riok 50 bizkarretan lortutako minimo nazionala.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude