Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari utzi nahi diotenei lagundu nahi die

 

A broken cigarette with scattered tobacco. Quit smoking concept. No tobacco day. Blue background, copy space.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak urte berriaren hasierarekin erretzeari uztea erabaki dutenei lagundu nahi die. Horretarako, elkartetik erretzeari uzteko doako terapiak eskaintzen dituzte. Elkartetik terapia horiek ezagutarazi nahi dituzte gizartean ezagun egin daitezen eta nahi duen orok izena emateko aukera izan dezan.

Urtero, mundu osoan, 8 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira Bitabakoaren ondorioz. Tabakoa da minbiziaren arrisku-faktore handiena. Izan ere, hiru minbizi-kasutik bat tabakoarekin lotuta dago, 16 minbizi-mota desberdin ere arrisku-faktore horrekin lotuta daude, eta tabakoa da biriketako eta laringeko minbizi-kasuen % 80 baino gehiagoren eragilea.

Urte berrirako asmo ohikoenetako bat izaten da erretzeari uztea, helburu errepikakorra baita gizartean. Elkarteak aurrez aurreko (Donostian, Azpeitian, Tolosan eta Eibarren) eta online modalitateko terapiak eskaintzen ditu, tabako-mendekotasuna gainditzeko esperientzia duen elkarteko psikologo batek gidatuta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude