Ekiñe Cabanesek eta Garazi Azkuek marka berriak ezarri dituzte Bidasoa XXI klubean

Denboraldiko lehen Kimu Ligak lehen emaitza nabarmenak ekarri ditu Bidasoa XXI klubera. Joan den larunbatean Zarautzen ospatu zen txapelketan, Ekiñe Cabanesek 50 tximeleta proban klubeko 12 urteko errekorra lortu du, 33.80ko denborarekin, Ilune Gorbearen aurreko marka gaindituz. Txapelketa berean, Garazi Azkuek 200 estiloko 11 urteko marka gainditu zuen 2.52.17ko denborarekin, Ilune Gorbearen aurreko erregistroa gaindituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude