2020. urteko ekainaren 30a irundarrek urte luzeetan gogoratuko duten San Martzial egun ezohikoa izango da. Normaltasun berriaren inguruko neurrien ondorioz, ekaineko azken egunean hirian antolatzen diren bi alardeak bertan behera gelditu baitziren.
Alardeak hiriko jai egun handian duen protagonismo berezia dela eta, eguneko lehen ordutik San Martzial egunak hasiera desberdina izan zuen, irundarrek Alborada zein Dianekin esnatu eta argitu berri zen eguneko lehen doinuak gertutik entzuteko aukerarik izan ez zutelako. Egunak aurrera egin ahala, zapi eta txapela gorrien artean, maskarak eta gel hidroalkoholikoa festa eguneko osagarri berriak izan ziren. Goizeko 8:00etan
Alarde Tradizionaleko ordezkariak Aldabe mendira prozesioan igo ziren boto betetzeko, eguerdiko 12:00etan Udalbatzak San Martzial ermitaren parean botoa bete zuen bitartean Hiriko erdigunean kokatutako bozgorailuek tarteka Irungo jaietako musika zabaltzeko ahalegindu ziren arren, ezinezkoa izan zen San Martzial egun ezohiko baten doinu bitxia ordezkatzea.
Behin jai egun handia amaituta, hiritarrek hurrengo urteko festak iristeko atzera kontaketa hasteko ohitura badute, aurten ilusio eta gogo bereziz itxarongo dute hurrengo urteko San Pedro eta San Martzial jaiak, 2021. urteko jaiak normaltasunez ospatzeko esperantzarekin.