Irungo Udal Artxiboko Fototekak denboran atzera egin eta iraganeko San Pedro eta San Martzial jaiak nolakoak ziren deskubritzeko aukera bikaina eskaintzen du. Hain zuzen ere, argazki bilduma zabal horretan XIX. mendearen amaiera eta XX. mende hasierako argazkiak ere aurki daitezke. Antzinako argazkiek argi islatzen dute urte haietan guztietan Irungo festek izandako bilakaera, baita Alardeak, hiriko eraikinek eta irundarren ohiturena zein janzkerena ere.
53144: Erromeria mendian San Martzial egunean.
48987: Alardeko pifanoak eta danborrak XX. mendearen hasieran.
26384: Teresa Susperregi Ama Shantalen konpainiako kantinera Kale Nagusian 1954. urtean.
41496: Alardearen indarrak San Juan plazan 1904. urtean.
52485: Talde-argazkia San Martzial mendian 1923ko ekainaren 30ean.
26363: Alardeko Artilleriako kantinera eta sarjentu laguntzailea San Juan plazan 1941. urtean.
53096: Musika bandako kideak, kantinera eta zuzendariarekin, 1945eko alardearen edizioan
56496: Zalditeriako kideak eta kantinera, Prudencia Arbide kalean 1945. urtean.
21445: Hatxeroen eskuadrako kideak San Juan plazako kontzentrazioan 1950. urtean.
20929: Alardeko infanteria konpainia deskarga egiten San Juan plazan 1954. urtean.
20902: Alardeko jenerala San Juan plazako ikuskatzea egiten 1954. urtean.
12041: 1957. urteko San Martzial eguneko bazkaria mendian.
12021: 1957. urteko San Martzial eguneko bazkaria hasi baino lehen.
21007: Alardeko Jeneral eta bere laguntzaileen agurra San Juan plazan 1960. urtean.
20977: Alardeko Artilleria bateria San Martzial kaletik igarotzean, bigarren planoan agintari zibil eta eliztarren segizioa hautematen delarik.
27354: Irungo alardeko kantineren aurkezpena 1962. urtean, karroza instituzionalizatu zen urte berean.
57341: San Juan plaza 1976ko ekainaren 30eko arratsaldean Alardearen protesta.
56477: Patxo Rodríguez eta José Antonio Apalategui, Alardeko jenerala eta komandantea bazkari ofizialean San Martzial mendian ekainaren 30ean (1972-1978).