Zartagin kolpeek eta pandereta hotsek inauterien etorreraren berri eman dute

Irungo inauterietan kaldereroak izan ohi dira inauterien hurbiltasuna iragartzen lehenak. Aurten, zartaginak eta panderetak kaxoiaren hondotik atera eta otsailaren 19an hiriko kaleetan astindu zituzten.

Irungo Atsegiñak antolaturik, koloretako jantziekin eta urre koloreko apaingarriekin atondu ziren konpartsako parte-hartzaileak Hungariako doinuak eta kantuak erdialdeko kaleetan zehar zabaltzeko. Kalderero taldeak ohiko ibilbidea burutu duen arren, aurten, ordea, ezin izan dute San Juan plazan ohiko ezkontza ospatu eta, beraz, ez da eszenatoki gainean dantza eta kantu emanaldirik izan. Hala ere, ibilbidean zehar hainbat geldialdi egin ziren kaldereroek abestiak abestu zitzaten. Datorren urtean kaldereroek Irunera itzuli beharko dute, orduan pandemiaren amaierak ohitura guztiak berreskuratzeko aukera emango dielakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude