Irunen 2022ko Gabonetan ez dira data hauetako ohiko hitzorduak falta izan, esaterako, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Horietaz gain, ekintza ugari antolatu dira Irunen abendu amaieran, batez ere, etxeko txikienak izotz pista eta ikuskizunen bitartez entretenitzeko. Horietaz gain, ostalaritza eta merkataritza sustatzeko ekintzak ere egin dira, Eguberrietako Azoka, adibidez. Abenduaren eta urtearen amaierarekin ordea, ez dira Irungo Eguberrietako hitzordu mitikoak amaitzen, urtarrilean Errege Magoek ere hirira ohiko bisita egingo baitute.