Víctor Martín Real Unión klubeko lehen taldera helduko da metodologia arloa indartzeko

Real Uniónek eta Víctor Martínek akordioa lortu dute denboraldi honetarako Irungo lehen taldeko metodologia arloa indartzeko.

Víctor Martín Domínguez (Íscar, 1993), orain arte Unionistas de Salamanca CF taldearekin kolaboratzen ari zena, honako klub hauetan aritu da: Real Salamanca Monterrey CF, Academia Santa Marta eta Z amora CFko lehen taldea.

“Pribilegioa da horrelako klub batentzat lan egitea. Ilusio handia dut tokatzen zaidanagatik eta egin beharreko lan guztiarekin konprometituta nago”, adierazi du Martínek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude