Hitzordu bikoitza gaur Irunen 2022ko agenda kulturala agurtzeko

Irungo Gabonek hitzordu berezia dute egunero. Gaur, abenduak 30, Asier Hernandez DJarekin, musika izango da protagonista Pio XII.ko izotz-pistan, 19:30etik aurrera eta, Gabonetako merkatuan Burrunbaren musika egongo da 19.30etik aurrera eta 21:30ak arte Irungo hainbat kaletan.

Gainera, San Vicente de Pauleko Majoretteen emanaldia gehituko zaio, atzo euriagatik bertan behera geratu ziren. Hondarribia kaletik aterako dira 18: 30ean eta hiriko hainbat kale zeharkatuko dituzte Anzarango txirristan amaitzeko.

Oparitu Irun

Turismo Bulegoa lehen aldiz ari da parte hartzen Gabonetako merkatuan. Urtarrilaren 5era arte, Zabaltza plazara joaten diren guztiek hiriarekin lotutako askotariko produktuak eskuratu ahal izango dituzte bertan, beste inon saltzen ez direnak: merchandisinga, katiluak, boligrafoak, bertako irudiekin apaindutako poltsak edo hiriari buruzko liburuak, besteak beste.

Azoka 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara dago irekita astegunetan, eta 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara asteburuetan.

Dena eskura irun.org webgunean eta sareetan

Kanpainak, bestalde, aurreikusi bezala jarraitzen du aurrera, eta mundu guztiarentzako jardueraz beteta ekin dio oporraldiaren bigarren erdiari. Hitzordu oso interesagarriak ditugu zerumugan, hala nola merkataritza-inguruetako musika-emanaldiak, Erregeen etorrera edo haurrentzako doako zinema-saioak. Informazio guztia eskuragarri dago Udalaren webgunean, Gabonei buruzko atal berezian, edo Irungo Udalaren sare sozialetan: Twitter eta Instagrameko @irun_informa kontuetan, #GabonetanIrunDa eta #EsIrunEnNavidad traol-hitzekin. Era berean, udalaren webgunearen bidez, plano interaktibo batera sar daiteke, programako jarduera-gune nagusiak non dauden mapan ikusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude