Santi Jiménez Gazteria arloko ordezkariak bere departamentuak Eguberrietarako prestatu duen programazio bereziaren berri eman du.
Santi Jimenézen hitzetan, “Gazteria Arloak ere parte hartu nahi du eguberrietan, eta herritarrei jardueraz betetako egun batzuk eskaini”. Era horretan, Udal gobernuak askotariko ekipamenduak ekarri dituela aprobetxatuz, bertaratzera eta osatu den programazioaz gozatzera gonbidatu nahi ditu gatzeak.
Gazteentzako jarduera sorta bat da Gazteriaren programa, abenduaren 17tik 30era bitartean Sarjiako eguberrietako herrixkan eta Luis Marianoko izotzezko pistan gauzatuko diren jarduerek eta Martindozenea Gaztelekuak sustatutako ekimenek osatzen dutena. Hona hemen programa zehatza:
Eguberrietako herrixka – Sarjia parkea
Abenduaren 19a, astelehena
17:30-20:00
Kamisetak serigrafiatzeko tailerra, GKOren eskutik
8-11 urteko haurrentzat
Abenduaren 20a, asteartea
17:30-20:00
Zurezko jostailuak muntatzeko tailerra, Kromosoma Tailerraren eskutik
8-11 urteko haurrentzat
Parte hartzaileek zurezko jostailu bat muntatuko dute, eta, nahi izanez gero, etxera eramango dute.
Abenduaren 22a, osteguna
17:00-20:00
Oihalezko poltsak serigrafiatzeko tailerra, GKOren eskutik
8-11 urteko haurrentzat
Abenduaren 28a, asteazkena
11:00-13:30
Reziklantes kontzertu-ikuskizuna eta soinu instalazio interaktiboa, Turukutuparen eskutik. 2006an eratu zen Turukutupa, Gasteizen, eta artista akustiko eta plastikoen talde bat da, hondakinak baliabide gisa erabiltzen dituena.
Patinaje pista – Pio XII.a
Abenduaren 17a, larunbata
19:00-21:00
DJ Alex Muguiro
Abenduaren 23a, ostirala
18:30-21:00
DJ Oihan Vega / DJ Aitana Grandes
Abenduaren 30a, ostirala
19:00-21:00
DJ Asier Hernandez
Gaztelekua eta Konekta zerbitzua
Jarduera horiez gain, Gazteria Arloko zerbitzuek (Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak) beste hainbat tailer eta irtenaldi programatu dituzte, hala nola laser tag, scape room, got talent eta masterchef tailerrak. www.irun.org eta www.irun.org/gazteartean helbideetan eskuratu daiteke programazioari buruzko informazio guztia.
Konekta zerbitzua
Irteera Bilbora
Abenduaren 27an, goizean, Guggenheim museoaren bisita libre bat egingo da, eta, arratsaldean, The Rombo Code Escape Roomera joango dira parte hartzaileak.
Prezioa: 10,90 €
Irteera ordua: 10:30
Abiapuntua: La Salleko autobus geltokia
Izen ematea: konekta@irun.org / 656794372 / @gazteartean_irun
Futbol txapelketa
Gazte irundar batzuen laguntzarekin, 7ko futboleko eguberrietako txapelketa txiki bat antolatu da, urtarrilaren 4rako. Taldeak mistoak izan ahalko dira.
Hasiera ordua: 10:00
Lekua: Gain-Gainean parkeko futbol zelaia
Izen ematea: konekta@irun.org / 656794372 / @gazteartean_irun