900 gazte irundarrek parte hartu dute uztailean eta abuztuan antolatutako jardueretan

Uda honetan, uztailean eta abuztuan zehar, Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatutako  ekintzetan parte hartu dute 900 gazte irundar inguruk. Uda azken txanpan dagoen honetan, Irungo Udaleko Gazteria Arloak, GazteARTEan zerbitzuaren bidez, uztail eta abuztuko jardueren balantzea egin du.

Gazteriako ordezkari Sergio Javierrek adierazi duenez, “urtero, gazte zein gurasoengandik feedback positiboa jasotzen dugu GazteARTEan zerbitzuaren bidez martxan jartzen ditugun jarduera eta programen gainean, eta kopuruak horren adierazgarri dira. Etorkizunean, ildo beretik lanean jarraituko dugu, emaitza onak biltzen segitzeko”.

Udalekuak

Gazteentzako udako jardueren indarguneetako bat bi udaleku programak dira: IrriSarri Land eta AbenturaERO. 8 eta 16 urte arteko 300 haur egon dira IrriSarri Land abentura parkean, astebete, tirolinan, ur jolasetan eta irtenaldietan. Hiru txandatan, 60 haurrek parte hartu dute AbenturaERO udaleku irekietan. Surfean, stand up paddlean eta eskaladan aritu dira, eta, gainera, kanpin gau bat eman dute, Nafarroan.

Gazteria Arloak azpimarratu duenez, bi programa horiek udan astebetez gozatzeko aukera ematen diete txikiei, eta beren autonomia pertsonala garatzen laguntzen diete, baita bizikidetzarako abileziez jabetzen ere, gazteak elkarrekin bizi baitira.

Uda Gazte

Udalekuez gain, gaztelekuek eta Konekta zerbitzuak Uda Gazte programa eraman dute aurrera: 12 eta 25 urte arteko nerabe eta gazteentzako jarduera, tailer eta irteerak, zeinetan guztira 500 lagunek parte hartu duten.

Guztira, 40 jarduera baino gehiago programatu dira; tartean, arroila jaitsierak, uretako motoan eta kayakean ibiltzeko irteerak, snorkellinga eta kanpin gaualdiak. Era berean, izozkiak eta paella prestatzen ikasteko sukaldaritza tailerrak izan dira, Japoniaren Eguna, eta udako zinema emanaldiak, Martindozenea gaztelekuaren ondoko parkean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude