Irungo gazteei ez zaie planik faltako uda honetan

Eskolako oporrak ate joka ditugu eta Irungo Udalak, GazteARTEan Gazteria arloaren bitartez, aisialdiko eta denbora libreko 50 proposamen baino gehiago biltzen dituen agenda bat osatu du, gazteek euren udako oporrez gozatu dezaten.

Uztailean zehar, 12 eta 25 urte bitarteko nerabe eta gazteek hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute, hala nola mendian kanpaldia, paddle surf eta hipika eskolak, ur-motoetan esperientzia bat, Bidasoa ibaiaren jaitsiera piraguan, sakanismoa, scape room bat, sukaldaritza tailerrak eta aire zabaleko zinema-saio bat!

“Irunen ez dago aspertzeko tarterik. Ezta udan ere. Irungo nerabe eta gazteek uda ahaztezinaz gozatu ahal izango dute, aisialdi eta denbora libreko planez betea, irteera bat tirolina-parke bat, graffiti-tailer bat eta japoniar estiloko asteburu bat arte “, azaldu du Sergio Javier Gazteria ordezkariak.

Martindozenea eta Artiako gaztelekuak

Martindozeneak dibertimenduz beteriko agenda eskaintzen du: Lizarrara edo Mutrikura txangoak, hainbat tailer, zirku arratsalde bat edo “japan weekend” bat, besteak beste. Artiako Gaztelekuak, bestalde, planez beteriko uztaila diseinatu du: hipika, tirolinak, laser tag, giza futbolina… Gainera, bi Gaztelekuek hainbat jarduera partekatzen dituzte, hala nola Erlaitzeko kanpaldia edo “Uda Fest”, uda amaitutzat emateko jaia. Ohikoa denez, Irungo bi Gaztelekuak asteartetik larunbatera egongo dira zabalik, baina ordutegiak aldatu egin daitezke programatutako jardueren arabera.

15-18 urteko espazioa

15-18 urteko espazioak ere programa erakargarria eskainiko du. Sendavivara txango bat, Bidasoaren jaitsiera, eta “Gazte Terraza” bezalako planak, gazteek astearte, ostegun eta ostiraletako arratsaldeak pasatzeko leku propioa izan dezaten. Gainera, Martindozenea Gaztelekuko 15-18 gunea, uztailean, asteartetik larunbatera irekita egongo da.

Konekta (+18)

18 eta 25 urte bitarteko gazteentzako eskaintza hori zabaltzeko asmoz, Konekta Zerbitzuak oso proposamen bereziak diseinatu ditu, publiko helduagoarentzat eginak, gainerako zerbitzuekin alderatuta. Horien artean, padel, barrankismoa, laser tag, ur-motorrak eta kayak eta snorkel konbinatzen dituen agenda baten bitartez.

Izen-emateak

Interesa duten guztiek izena eman ahal izango dute GazteARTEan zerbitzuaren bitartez. Jarduera gehienak doakoak dira, eta beste batzuek, normalean esparruetarako eta beste instalazio batzuetarako sarrerak direlako, prezio zehatza dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude