Urriaren 4ra arte aurkeztu ahalko dira GazteARTEan Bekarako proiektuak

GazteARTEan Irungo Udalaren Gazteria zerbitzuak GazteARTEan bekaren seigarren edizioa aurkeztu du. Ikerketa eta ekintza proiektu baten garapena sustatzea da helburua, haurtzaroa, nerabezaroa eta/edo gaztaroa gaitzat hartuta eta, gainera, 35 urtetik beherako herritarren ikerketa-lana ere bultzatu nahi da.

Bekaren xedeen artean daude ekimen sortu berriak autonomoki garatu daitezen laguntzea, gazteen artean ikertze-lana bultzatzea eta akuilatzea eta, aldi berean, Udalaren eta gazteen artean lan egiteko lerro berri bat irekitzea.

Ikerketa-lanak 8.000 euroko aurrekontua izango du, eta gehienez ere 8 hilabetean egingo da, esleitzen den egunetik kontatzen hasita. Azken emaitza edo entregatu beharrekoa hainbat formatu-proposamenetan aurkez daiteke: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgaziozko materiala, lankidetza-proiektuak eta/edo parte-hartzaileak, etab.).

Bereziki interesgarriak dira ikerketa edo ekintza garatzeko momentuan Irungo gazteen parte-hartze zuzena eta aktiboa sustatzen duten proposamenak.

Erabilitako metodologiaren originaltasuna eta berrikuntza baloratzen dira, eta hausnarketarako prozesuak integratzea gazteek esperimentatuz eta partekatuz ikas dezaten.

Betekizunak

Beka eskuratzeko, ezinbestekoa da Unibertsitateko gradua edo lizentziatura edukitzea. Eskatzaileak 35 urteak bete gabe izan beharko ditu beka eskatzen den urteko abenduaren 31n. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko urriaren 4ra arte, HAZeko egoitza elektronikoan www.irun.org/sedeedo HAZen bertan (San Martzial karrika 2). Dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Edizio honi zein aurrekoetan egindako ikerketa proiektuei buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.irun.org/gazteartean estekan.

  • GazteARTEan 2023 beka: Nerabeen autoirudiaren sorrera sare sozialetan eta gai horri nola heldu ikuspegi kritiko batetik hezkuntza artistikoaren bidez.
  • GazteARTEan 2022 beka: Osasun mentalaren sustapena Irungo gazteen artean. Osasun mentalaren pertzepzioari buruzko azterlan bat, Irunen esku hartzeko dinamikak sortzeko xedearekin.
  • GazteARTEan 2021 beka: LGTBIQ+ gazteria Irunen: ba al dakigu zer dagoen? Irungo LGTBIQ+ gazteen, pertzepzio sozialaren eta baliabideetarako sarbidearen inguruko ikerlana.
  • GazteARTEan 2019 beka: Maitasun harremanak eta sexu jokabideak. Nerabezaroa.
  • GazteARTEan 2018 beka: Eta orain zer? «Orain zer?» galderari erantzun nahi dio ikerlan honek. Gazteek aurrean aurkitu ohi duten hutsunea, beren etorkizuna aukeratzean, lan-merkatura iristean, helduaroko erantzukizunak beren gain hartzean eta gurasoen etxetik joatean, beren bizitza bizitzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude