Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an CBA liburutegian

Haurren aurrean, helduok heldu aktibazio-ekimena Irunera ekarri zuen Udalak azaroa eta abendua bitarte, Euskaltzaleen Topagunearen gonbitari erantzunez. Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza-ohituretan eragitea izan zuen helburu, eta bide batez, Euskaraldiak gurera ekarri dituen arau sozialetan sakontzea.

Gai horretan sakontzen jarraitzeko, Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza-portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte-hartzailea antolatu du Udalak eta Kike Amonarrizek umeen hurbilekoak sentiberatzeko (gurasoak, hezitzaileak, monitoreak…), Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eskainiko du. Otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 18:30ean CBA liburutegian. COVID-19aren kontrako neurriak tarteko, aforoa mugatua da, eta beraz, aurrez izena eman beharko da: biblioteca@irun.org edo 943 505 421.

Ibilbide luzeko hizlaria
2019tik da Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari, baina ibilbide luzea du euskararen sustapenaren eta soziolinguistikaren alorrean. Hain zuzen, Euskal Filologian lizentziatua da, eta Tolosako Udal Euskara Zerbitzuburu izan zen 1984tik 1989ra eta Siadeco Ikerketa Elkarteko partaide 1990etik 2000. urtera. Gainera, ETBko hainbat programa zuzendu eta aurkeztu ditu. Soziolinguistikari buruzko hitzaldi ugari emandakoa da, baita hainbat artikulu idatzitakoa ere, besteak beste, guraso erdaldun nahiz euskaldunei zuzendutakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada, eta Euskararen bidegurutzetik liburua argitaratu zuen 2019an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude