“Minbiziaren tour”-ak Irun bisitatuko du otsailaren 11n

Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek, probintziako eskualde desberdinak zeharkatuko dituen tour bat antolatu du.

Datorren ostirala, otsailak 11, “Minbiziaren tour-a” Irunetik igaroko da eta goizeko 9:30etatik 13:00etara bitartean bisitatu ahal izango da Ensantxe enparantzan. Bertan, elkarteko bolondresak egongo dira, desberdintasun horiek hurbildu nahi
diren guztiei zabaldu ahal izateko.

4 panelez osatutako erakusketa da, eta gaixotasun honen munduko egunaren aurtengo kanpainaren leloa jorratzen du: “Guztiok ez gara berdinak minbiziaren aurrean”.

Panel horiek gaixoek minbiziaren aurrean bizi dituzten desberdintasunak erakusten dizkigute, horietan txertatutako QR kode baten bidez ikus daitezkeen hiru bideoren bidez. Desberdintasun horiek paziente, osasun-langile eta Minbiziren Aurka Gipuzkoan elkarteko profesional baten bidez azaltzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude