Haurren Aurrean Helduok Heldu egitasmoa osatzeko hitzaldia antolatu da biharko

Haurren Aurrean Helduok Heldu ekimenaren baitan Irungo udalak Topagunearekin elkarlanean saio parte hartzailea antolatu du umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko eta horren gainean sentiberatze eta kontzientziatze aldera. Saioa abenduaren 2an egingo da eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak gidatuko. Aristegik Magisteritza eta Psikologia ikasketak ditu eta gaztetatik ibili da euskararen normalizaizoaren inguruan lanean. Egun EBETEN dabil lanean Iñaki Eizmendirekin. Saioa Oiasso Museoko hitzaldi Aretoan izango da bihar, 17:30etik aurrera.

Bestalde, eta egun horretan bertan, Alaia Martin eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan 17:30etik aurrera ere San Juan Plazan, Zabaltza Plazan eta Luis Marianon helburu berdinarekin, hau da, umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaeren gainean helduak sentiberatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude