Aurki irekiko da zeramika tailerrean izena emateko epea

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, urtarrilean ekingo zaio berriz zeramikako udal-tailerrari. Izen-emateak tailerrean bertan egin behar dira (Pikoketa 9, behea), abenduaren 13tik 17ra, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era. Behin epea bukatuta, artean tokirik badago, interesdunak berdin-berdin matrikulatu ahalko dira. Ikastaroak urtarrilaren 10ean hasiko dira, astelehenarekin, eta ekainaren 24an bukatuko, ostegunarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 617479021 telefono zenbakira deitu dezakete, edo cultura@irun.org helbide elektronikora idatzi. Astean bi egunetan izango dira eskolak, eta saio bakoitzak bi ordu iraungo du.

Ikastaroen eskaintza

Astelehen eta asteazkenetan

10:30-12:30

15:00-17:00

17:00-19:00

Astearte eta ostegunetan

10:30-12:30

15:00-17:00

17:00-19:00

Goizetako ikastaroak euskaraz emateko aukera izango da, baina, euskarazko taldea osatzeko ikasle nahikorik ez badago, gaztelaniaz emango dira. Urtarriletik ekainera bitarteko kuota behingoan ordainduko da, matrikula formalizatzerakoan. Hona hemen prezioak:

Kuota arrunta: 334,50 €

18 urtetik beherakoentzako kuota: 284,30 €

Matrikularen prezioak barnean hartzen du onartutako oinarrizko programarako beharrezkoa den material tekniko suntsikorra, baina material gehigarri guztia ikasleen kontura izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude