Gaur jarri da martxan Irungo Udaleko gobernu talde berria

Irunek gobernu berria du. Ekainaren 18an, Miguel Ángel Páezek zinegotzi aktari uko egin zion, eta, gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran, Udalbatzak ukoa onartu, eta hiriko alkate Cristina Labordak gobernukide berriak izendatu ditu.

Udaletxeko areto nagusian egindako bilkuran, alkateak hitz batzuk eskaini dizkio Miguel Ángel Páez zinegotzi ohi eta “lankide eta adiskideari”, eta eskerrak eman dizkio “urte hauetako guztietako dedikazio eta lan mugagabeagatik eta, batez ere, Irunenganako maitasunagatik”.

Jarraian, Labordak Tokiko Gobernu Batzar berria izendatu, eta lantalde berriaren balioa azpimarratu du: “lan egiteko gaitasuna, gaztetasunaren eta esperientziaren arteko oreka Udala kudeatzeko eta, batez ere, hiriarenganako maitasun eta errespetua”. Erantsi duenez, “Irunen historian, gure hiriaren historian beste orrialde bat idazteko pribilegio eta ardura dugu, eta orain arte bezala idatziko dugu, erantzukizun osoz eta gogo beroz eta irundarrak jarrita gure hiri proiektuaren erdigunean”.

Honako hauek dira alkateorde berriak eta bakoitzaren eskuduntzak:

Nuria Alzaga, lehenengo alkateordea

  • Ogasuna
  • Hiriaren bultzada eta sustapen ekonomikoa
  • Kultura
  • Berdintasuna

Borja Olazabal, bigarren alkateordea

  • Hiriaren garapena, mugikortasuna eta garapen jasangarria
  • Kirolak

Sergio Javier, hirugarren alkateordea

  • Segurtasuna eta herritarren bizikidetza
  • Gobernu irekia eta herritarrentzako arreta
  • Kontsumoa
  • Pertsonak eta zerbitzu orokorrak
  • Gazteria

Jon Ugarte, laugarren alkateordea

  • Obrak, mantentzea eta azpiegiturak
  • Euskara
  • Hezkuntza
  • Diziplina urbanistikoa eta etxebizitza

Sandra Caballero, bosgarren alkateordea

  • Gizarte ongizatea
  • Giza eskubideak, memoria demokratikoa eta lankidetza

Alkateak gaur goizean sinatu ditu izendapenak, eta ostiral honetan bertan sartuko dira indarrean.

Xehetasun gehiago ezagutu nahi badituzu, klik egin hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude