Irunbusek Gautxori zerbitzu berezia eskainiko du jaietan zehar

Irungo Udaleko Mugikortasun arloak herritar guztiei jakinarazten die IrunBusen zerbitzua indartu egingo dela 2024ko San Pedro eta San Martzialak direla eta, ekainaren 21etik uztailaren 1era, biak barne.

Gaueko errefortzuak edo gautxoriak

Gaueko errefortzuko zerbitzu edo gautxori hauek guztiak Gipuzkoa hiribideko 1.ko geltokitik abiatuko dira:

Ekainaren ostirala 21ean, larunbata 22an eta igandea 23an, baita ostirala 28an, larunbata 29an eta igandea 30ean ere, zerbitzua 23:00etatik 07:00etara izango da, azkeneko zerbitzua Behobiarantz 06:00tan izanda eta azkenekoa Ventaserantz 06:30etan.

Ekainaren astelehena 24ean, asteartea 25ean, asteazkena 26ean eta osteguna 27an, baita uztailak 1 astelehenean, zerbitzua 23:00etatik 03:00tara izango da, azkeneko zerbitzua Behobiarantz 02:00tan izanda eta azkenekoa Ventaserantz 02:30etan.

San Martzial mendira igotzeko autobusak

Aurten ere San Martzial mendira igotzeko autobus-zerbitzua eskainiko da hilaren 30ean, igandearekin. Autobusa Antonio Valverde kaletik abiatuko da (Udaltzainen egoitzaren ondoan) 09:30etatik 14:30etara. Prezioa 1,50 euro da, autobusean bertan ordaintzekoa.

Joan-etorriko txartela hartzeko aukera ere egongo da, 3 euroan. Itzulerako autobusak Antonio Valverde kalera joango dira.

Zerbitzu honetan ezingo da Lurraldebus edo Mugi txartela erabili, ez direlako udal-autobusen zerbitzuen barruan sartzen.

Garraio publikoa erabiltzeko deia

Irungo Udalak herritar guztiei garraio publikoa erabiltzeko deia egiten die, hala irundarrei nola egun hauetan kanpotik bisitan datozkigunei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude