Irungo Sozialistek eta EAJ-ak gobernu akordioa lortu dute eta bihar goizean aurkeztuko dute. Eguerdiko 12:00etan Udaletxeko Areto Nagusian egingo den prentsaurrekoan emango dute akordioaren berri.
Akordioaren aurkezpenean bi alderdietako ordezkariek parte hartuko dute. Irungo Sozialisten aldetik, Cristina Laborda alkatea eta Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Irungo Sozialisten bozeramailea. Irungo EAJ alderditik berriz, Jasone Ugarte Irungo EAJ-PNVren udal-batzarreko lehendakaria eta Gorka Alvarez Irungo EAJ-PNVren bozeramailea bertan izango dira.
Testuingurua
2023ko maiatzeko hauteskundeen ostean, urte horretako abenduan alkate kargua hartu zuen Cristina Labordak gutxiengoan gobernatu du orain arte. Ondorioz, 2025eko aurrekontuak onartu gabe daude oraindik, 2024ko abenduko azken egunetan 2025eko Udal Aurrekontuen Proiektuak ez baitzuen beharrezko babes nahikoa lortu.



