Dunboako Auzo Elkarteak antolaturik, Liburutegiaren Astea ospatzeko ekintzak egingo dira ekainaren 17tik 20ra. Ekintzak Martxoak 8 kaleko 4. zenbakiko lokalean dagoen auzoko liburutegian egingo dira. Horrela, bihartik aurrera, asteko egun bakoitzean ekintza bat proposatuko da, guztiak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Lehen ekintza ekainaren 17an, asteartean izango da. Rosa Rubio idazleak “No soy una bruja” liburua aurkeztuko du. Asteazkenean, ekainaren 18an, Josu Torresek bere azken olerki bilduma aurkeztuko du: “Emociones desordenadas”. Ekainaren 19an, ostegunean, Jose Mensurok, “Mensuk” “Historias al calor de la lumbre lana aurkeztuko du”. Azkenik, ostiralean, ekainaren 20an, poesia errezitaldia egingo da. Bertan hainbat egilek parte hartuko dute, tartean, Errenteriako azken lehiaketaren irabazleak.



