Fangoriaren kontzertua izan da asteburuko ekintzarik jendetsuena 14.000 pertsona inguru bilduz

2025eko San Pedro eta San Martzial jaien harira antolatutako ekintzek lehen hitzorduak izan dituzte ekainaren 14ko eta 15eko asteburuan. Asteburuko ekintzarik jendetsuena larunbatean San Juan plazan egindako Fangoriaren kontzertua izan zen; Udaltzaingoaren arabera 14.000 pertsona erakarri zituen. Gainontzekoan, kultur, gastronomia eta kirol jarduera programa zabal eta era askotariko hau, hiriko hainbat puntutan ospatu zen.

Puro Relajo eta Fangoriaren kontzertu jendetsuei, Txaranga Eguna gehitu zen larunbat osoan zehar, erritmoa eta irriak eramanez hiriko hainbat kale eta plazetara. Bost izan ziren parte hartu zuten txarangak: Rockalean, Joselontxos, Mogunbo, Jaiak eta Burrunba Elektrotxaranga, bere hamargarren urteurrena ospatzen zuena. Udalaren aurtengo apustua izan da larunbateko jai giroa handitzeko, San Juan Plazako kontzertua baino lehen, alegia, eta arrakasta galanta izan da, hain zuzen.

Ostiralean, berriz, Puro Relajo taldearen kontzertua hasi bai, baina bertan behera utzi behar izan zen, eguraldi txarra zela eta. Hala ere, agertokitik jaitsi eta kale Nagusian jarraitu zuten, moldatuz eta bere errepertorioa eskainiz taldeak bere musikaz gozatzeko zonaldean itxaron zutenentzat.

Kirol jarduerak Emakumezkoen San Martzial eskubaloi torneoak, Eraiki dantza taldearen emanaldiak, 3X3 saskibaloi torneoak, San Martzial squash sariketak bezala, edota Zabaltza plazako kioskoko dantzaldiak eta tortilla irundarraren nazioarteko lehiaketak, besteak beste, asteburuko eskaintza osatu zuten, sanmartzialak ate joka ditugula iragartzeko.

Jaiak aurrera segurtasunez

Orain jaiek bere jarraikortasuna izango dute aste osoan zehar Zirkus Kalejira eta erraldoi eta buruhandiekin hiriko auzoetan zehar.

Bestalde, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietarako prestatu duten segurtasun zerbitzu berezia martxan dago jadanik: egun hauetan, polizia gehiago ibiliko dira jende asko biltzen den tokietan, jaien garapen zuzena segurtatuz eta segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko kaleetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude