Dena prest Irungo Karrika Nagusian San Ramon jaiak ospatzeko

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak Karrika Nagusiko jaiak ospatzeko egitaraua aurkeztu du, San Ramon zaindariaren eguna ospatzeko asmoz. Denbora luzean zehar landutako egitaraua da, auzokide eta irundarren elkargune den eguna ospatzen jarraitzeko ilusio eta gogoekin. Jai eguna abuztuaren 31ean ospatuko da egun osoan zehar Kale Nagusia ekintzez beteko duten egitaru zabal baten bitartez.

San Ramonen 29. edizioa da, 2020 eta 2021eko parentesiarekin, kaleko ohiko talde batek festa hau antolatu eta bultzatzea erabaki zuenetik. Alde Zaharra-San Juan Auzo elkartik beraien eskerrik beroenak eman nahi dizkiete festa hau urtez urte mantentzen lagundu duten guztiei.

Auzo elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, “San Ramon egun zoriontsu bat ospa dizuegu denei, eta aldi berean, gure
auzoaren alde egiten diren ekintzetan laguntza eskatzen dizuegu, denen artean elkarlana bultzatu behar dugu, auzoak merezi du eta!”

Hauxe dira auzo elkarteak abuztuaren 31rako prestatu dituen ekintzak:

09:00 Diana
11:00 Meza. Siervas de Jesus Kaperan
11:45 Santuaren jeitsiera
12:15 Atzokoak Abesbatzaren emanaldia
12:30 Salda
18:00 Musika-animazioa “Peña Poteo” Txarangarekin
18:30 Umeentzako Txokolatada
19:00 Umeentzako (-15) Nazioarteko Esapartina Jaurtiketa Lehiaketa
19:30 Helduentzako (+15) Nazioarteko Esapartina Jaurtiketa Lehiaketa
20:15etatik Aurrera DJa
23:30 Karrika Nagusiako Jeitsiera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude