Dunboako auzo elkarteak Liburutegiaren Astea ospatuko du

Dunboako auzo elkarteak Liburutegiaren astea ospatzeko ekintzak antolatu ditu aste honetako. Hitzaldi bereziez gain, apirilaren 26tik apirilaren 30era liburutegiaren ate ireki egunak egingo dira arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izan ere, liburutegiak normalean astelehenetik asteazkenera lan egiten du 17:00etatik 19:00etara.

Ekintzak apirilaren 27an 19:00etan hasiko dira. Maite Francok helduentzako “Princesas y principios” ipuina kontatuko du.

Apirilaren 28an 19:00etan Bakarne Atxukarrok adin guztientzako literatur solasaldia eskainiko du euskal mitologiari buruz.

Apirilaren 29an arratsaldeko 19:00etan Román Huarte Castro “Mary Ann se aparece” liburuaren idazleak beldurrezko eta misteriozko hizketaldia gidatuko du.

Azkenik, apirilaren 30an Lupe Lekuona “Plisti-plasta itsasoko abenturak” ipuina kontatuko du 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude