Irungo langileek Irizar e-mobilityko grebarekin bat egin dute

Irizar e-mobilityko langileak greba mugagabean daude konbenio duin bat lortu nahian. Graba astelehenean, apirilaren 25ean, hasi zuten langileek merezi duten enpresa itun baten alde borrokatzeko. Enpresa Batzordeak adierazi duenez, lau hilabete eman dituzte lan ituna berritzeko saiakeran, baina ez dute akordiorik itxi.

Enpresak egun 300 langile inguru ditu eta 2016. urtean sortu zen.

Greban parte hartzen ari diren langileek bost puntu hauek ezinbestekotzat jotzen dituzte:

1.- Lan berdina soldata berdina.

2.- Lan irteeratako lan baldintza duinak eta berdinak denontzat.

3.- Esfortzu gehigarriak konpentsatuak.

4.- Langile guztien bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatu.

5.- Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena bermatu.

Langileek adierazi dutenez ez dute baldintza horiek betetzen ez dituen akordiorik onartuko. Horrela, langile guztien baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dute. “IRIZAR, DAGOKIGUN ITUNA ORAIN!” leloa erabili dute haien aldarrikapena entzunarazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude