Ara!Gorputz elkarteak “Lehen hilerokoa laguntzen” topaketa-saio irekiak antolatu ditu. Tailerren bitartez galdera hauei erantzun nahi zaie: Zein dira gakoak hilerokoaren prozesua bidelaguntzeko? Zein da guk hilerokoaren zikloarekin daukagun harremana? Nola azaldu haurrei? etab. Tailerrak Ara!Gorputz elkarteak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Galdera horiei elkarrekin erantzuteko Ara!Gorputz elkartean 2 saio antolatu ditu. Lehena maiatzaren 27an egingo da, irakasleei zuzendutako topaketa izango dena. Bigarrena, berriz, ekainaren 3an, kasu honetan, haurrentzako eta gurasoentzako. Tailerretan parte hartzeko, ordea, aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da, info@aragorputz.eus helbidera idatziz. Saioak Irungo Palmera Montero eraikinean egingo dira.