Bi urteko etenaldiaren ondoren, Irun Rugby Eguna Irungo kaleetara itzuliko da, Zaisa Txingudik antolatuta eta Mari, Muro, Ekialde, Imasde, Manolo eta Txingudi Rugby tabernen laguntzarekin.
Aurtengo edizioan ere, egitarauak hainbat jarduera bilduko ditu egun osoan zehar: goizeko 10:30etan, Plaiaundin, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako mailako txapelketarako balioko duen txapelketa triangularra izango du. Gasteizko Gaztedi B eta Iruñako La Única izango dira beste parte-hartzaileak.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, obala erdigunera iritsiko da; klubaren artikuluak salgai izango dituen postua, bideoen proiekzioa eta hurbiltzen diren haur guztientzako jolasak egingo dira Foru kalean kokatuko den errugbi zelai txiki batean.
19:00etatik aurrera txaranga batek kalejira egingo du Legia, Foru eta Kale Nagusian zehar eta, ixteko, hirugarren denbora herrikoia egitngo da 21:00etatik aurrera, Kale Nagusian. Eguna zozketa batekin itxiko da.
Gonbidapen irekia
Zaisa Txinguditik, mundu guztia animatzen dute bertara joan, baloi obalaren kirola ezagutu eta eskualdean hura ordezkatzen duen kluba ezagutzera, eta Irun Rugby Egunaren edizio berri honetan egun atsegina pasatzera.