Ikasturtea hasteko aste gutxi falta direnean, Bidasoa KEak zabalik du bere harrobira apuntatzeko epea, bai infantil taldeentzat, bai Eskubaloi Eskolarentzat.
Inskripzioak errazteko, Bidasoa KEak bere webgunearen bitartez hainbat inprimaki argitaratzu ditu Berrly plataforman. Inprimakiak taldeen arabera bereizten dira: 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzako Eskubaloi Eskola, 2010-2011 urteetan jaiotako infantil neskak eta infantil mutilak. Infantil mutilen kasuan, taldeetako bat Hondarribikoa izango da iaz beza.
Informazio gehiago nahi izanez gero, harrobia@cdbidasoa.eus posta elektronikora idatzi edo 943 62 52 85 telefono-zenbakira deitu.